ANDER ARRESE
Arkeologoa eta Urpekaria
Goierriko Indiana Jones-a, mundu guztian zehar ibilia da historiaren istorioak bilatzen. Fikziozko arkeologoak txapela eta zigorra erabiltzen zituen bezala, Anderrek 2.0 teknologiak erabiltzen ditu ikertu eta bere lana zabaldu aldera.
BEÑAT ITURRIOZ
Arkeologoa
Makina bat saltsatan sartzeko ohitura duen arkeologoa. Bizitza paralelo bat darama non zinemagilea den afizioz eta musikaria pasioz. Hegoak ebaki izan bagenizkio normala izango zen, baina berak abentura zuen maite.
EÑAUT TOLOSA
Dokumentalgilea
Heriotzari, itsasoari eta langostinoei beldur dion abenturazalea. Nola hala beti onik ateratzen da berak aurrez sortzen dituen arrisku guztietatik. Bidai hontatik bizirik eta kontatzea merezi duen kontu batekin itzultzea du xede.