Pertsonaia Historikoak

Gertakari latz hark pertsona asko harrapatu zituen tartean, batzuk biktima, beste batzu borrero (edo biak batera) eta beste batzu lekuko edo narratzaile. Balezaleen artean 3 kapitain ditugu (Martin, Esteban eta Pedro) baina iritsi zaigun kontakizunak Martinen heriotza kontatzen digu eta beste bietaz zer izan zen inork ez daki.

Espedizioa abiatu baino egun batzu lehenago kapitaina aldatu zioten Peter Pilotuari, eta ez zen kapitain berriaz fido, ia espedizioari uko egiterarte. Bere kapitainarekin eta Jon Laerdi Islandiar intelektualarekin zuen harremanak (lehenagotik ezagutzen bait ziren) oso interesgarri egiten du pertsonaia hau.

Balezaleen jazarpen eta erahilketa bideratu zuen pertsonaia Ari Magnusson gobernadorea izan zen eta beraz ezinbesteko zaigu gure istorioan. Balezale euskaldunen eta Ari sheriffaren arteko giltzarria Jon Laerdi (jakintsua) izan zen eta bere eskutik iritsi zaigu kontakizunaren “egizko” bertsioa.

Gure kontakizuna azaltzeko beraz, lau protagonista nagusi aukeratu ditugu: Jon Laerdi (pentsalaria), Ari Magnusson (Sheriffa), Martin de Villafranca (Ontzi nagusiko kapitaina) eta Peter Pilotua (Martinen ontziko pilotua).

Martin
MARTIN De VILLAFRANCA
Kapitaina

Villafancako Martin donostiarra zen. Beste kapitain bat ordezkatzeko izendatu zuten kapitain eta honegatik etzuen eskifaiaren onespena. Eskarmentu falta ausardierekin ordaintzen zuen eta arpoiarekin oso trebea omen zen.

Ezbeharreko udazken horren atarian, 1615ko irailak 19-an, Jon Grimsson Árneseko apaizarekin tratu baten bueltan eztabaida izan zuen eta lepotik zintzilikatuko zuenarekin mehatxatu zuen Martinek. Zenbaitek diote gertaera honek piztu zuela Euskaldunen kontrako ehiza.

 


ARI MAGNUSSON
Sheriffa

Ari Magnusson herrialdeko “sheriff”-a zen. Familia onekoa. Berak eman zien Euskaldunei Islandiar uretan ehizean ibiltzeko baimena eta bera izan zen heriotzera zigortu eta hauek harrapatzeko tropa antolatu zuena. Behar bada arrantza egiteko baimena ematea ezkutatzeko asmoz.

 

Laerdi
JON “LAERDI” GUDMUNSSON
Pentsalari autodidakta eta aztia

Jon Guomudsson jazotakoaren narratzaile fidagarriena, gizon autodidakta eta errenazentista zen, eskolak jasotzeko aukera izan etzuena. Berak egin zuen gertaeren irakurketa kritikoa bere herrikideen portaera ankerra dudan jarriz.

 

Peter
PETER PILOTUA
Pilotua

Martinen itsasuntzian agintean bigarrena, etzen bere kapitainaz fidatzen. Jon Laerdirekin komunikazioa oso oinarrizko baten bidez lagun onak izatera iritsi ziren. Bidaiak amaiera tragikoa izango zuela asmatu zuen.

Advertisements