Elkarrizketatuak

Bilaketa abentura hau bideragarri izan zedin ezinbesteko bidelagun izan ditugu hainbat gaietan aditu diren ikertzaile eta jakintsu ugari, ez bait da gai bakarreko bilaketa izan; Gaur egunera iritsi zaigun informazioa idatzizko iturriek ekarri digute eta beraz dokumentuak eta artxiboak ezagutzen dituenaren laguntza bilatu dugu. Hondoraturiko XVII, mendeko hiru baleontziren bila abiatzeko lehenik eta behin ontzi haiei buruzko xeetasunak beharko genituenez ontzigile batengana jo dugu. Aztarna arkeologikoen bilaketan, herrialde arrotz batean, bertako ikerlarien laguntza eskatu izan dugu eta azkenik, kontakizun hau abentura bezala aurkezteko gaiari buruz eleberri bat idatzi berri duen idazle batek ere bere laguntza eskeini digu.

Magnus
MAGNUS RAFNSON
Historialaria eta Sorginkeria Museoko Zuzendaria

Historialaria eta sorginkeri museoaren zuzendaria. Gizon jantzia, histori kontuak konkontatzen habila. eta Jon “Laerdi”ren erara , erdi aztia. Bisitari arrotzei etxeko ateak zabaldu eta gertatutakoaren berri emateko prest dago beti.

 

Ragnar
RAGNAR EDVARSSON
Islandiako Unibertsitatean Arkeologian Doktorea

Zientzia ikertzaile askoren modura galdu itxura badu ere beti aurkitzen du altxorra. Euskal Balezaleen ondare arkeologikoak bilatzen aintzindaria da Islandian.

 

Sigrun
SIGRUN ANTTONSDOTIR
Arkeologoa eta Islandiar kulturan aditua

Ontziak hondoratu ziren badian hazi zen euskal balezale eta westfjorseko nekazarien oinordekoa. Seaskan hasi zen Spanervagivin-aren inguruan ikertzen. Sarraski beltz hori argitzea du bizitzan helburu.

 

Tapio
TAPIO KOIVUKARI
ARIASMAN Liburuaren Idazlea

Islandierrataz maiteminduta dagoen finlandiarra Euskal Balezaleen Triskantzaren berri jakin zuenea etzuen ulertzen nola eta zergatik gertatu zen gertatutakoa. Honek ikertzera bultzatu zuen eta aurkitutakoak Ariasman elaberria idaztera.

 

Agote
XABIER AGOTE
Itsas Zurgina

Euskal itsas ondarearean aditua. dakiena eskarmentuaren bidez ikasi du. Ametsak egi bihurtzen bizi da. Ezina ekinez egiten du.

 

 

 

Advertisements